MAISON VIDE

- Jorge Oteiza eta Néstor Basterretxea artistak bizi izan ziren etxean barrena egindako ibilbidea, gaur egun abandonatua -

Jorge Oteiza eta Néstor Basterretxea artistak 1957tik 70ko hamarkadaren erdialdera bitartean bizi izan ziren etxearen erorkinetan zehar eginiko ibilbidea da Etxe Hutsa. Leku ilun eta huts hau esploratu bitartean, gaur egungo irudien eta iraganeko materialen artean elkarrizketa sortuko da.


Zuzendaria

Jesús Mª Palacios

Donostia, 1980. Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Humanitateetan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean. Donostiara itzuli ostean, kamera operatzaile gisa aritu zen lanean hainbat ekoizpen-etxetan. Burutu gabeko zenbait proiekturen batzuen ondoren, Bartzelonara joan zen 2009an Sorkuntza Dokumentalen masterra egitera. Han argazki zuzendari gisa aritu zen lagunen proiektuetan, eta bertantxe egin zuen lehenengo dokumentala ere: Figura amb Paisatge. Kataluniako TV3 telebista-kateak eman zuen, eta hainbat zinema-jaialditarako aukeratu zuten. Etxe Hutsa bigarren lana du.

Info +

Generoa
Dokumentala
Iraupena
20:30
Hizkuntza
Español
Jatorrizko formatua
HD

Gidoilaria
Jesús Mª Palacios
Argazkigintza zuzendaria
Jesús Mª Palacios
Ekoizlea
Jesús Mª Palacios
Zuzendari artistikoa
Jesús Mª Palacios
Muntaketa
Jesús Mª Palacios

2011 Figura amb paisatge 53:00 Dokumentala
2018 Ikusleak - Los que ven 21:00 Dokumentala
2015 Ur Artean 27:00 Dokumentala
Deskargak
Fitxa Irudiak

Urte bereko laburrak

Baten bat Joeren garagardoak lapurtzen ari da, eta ez dio batere graziarik egiten

BEERBUG

- Baten bat Joeren garagardoak lapurtzen ari da, eta ez dio batere graziarik egiten -

Ander Mendia

Animazioa

2012

IKUSI
Esango-ez-dizudan-norbaiten ahotsak hiru egoera limite narratzen ditu; finean egoera bakarra osatzen dutenak. Iraungo al duzu birizik?

VOICE OVER

- Esango-ez-dizudan-norbaiten ahotsak hiru egoera limite narratzen ditu; finean egoera bakarra osatzen dutenak. Iraungo al duzu birizik? -

Martín Rosete

Fikzioa

2012

IKUSI
Haurrak heztea ez da sekula izan lan samurra

EAU !

- Haurrak heztea ez da sekula izan lan samurra -

Mikel Rueda

Fikzioa

2012

IKUSI