-

BELARRA

- -

Emakume bat dutxatik atera, jantzi eta, bere semea besoetan duela, baserri alboko belardira ateratzen da, saski batetan dauden maindireak eguzkitan lehor daitezen zintzilikatzera. Urrutian, gizon bat dabil segaz belar luzea mozten. Bapatean, saski batetan eserita zegoen haurra altxatu eta belardian barneratzen da...


Zuzendaria

Koldo Almandoz

Donostia, 1973. Hainbat genero eta formatutako filmak idatzi eta zuzendu ditu azken 25 urteetan. Bere lanak nazioarteko jaialdi askotan aukeratu eta saritu dira, hala nola Semaine de la Critique de Cannes, Rotterdam Film Festival, Donostia Zinemaldia, BAFICI, Festival dei Popoli eta Seattle International Film Festival. ‘Hondar Ahoak’ eta ‘Intimidad’ telesailak sortu eta zuzendu ditu ere. Kimuaken lehen edizioan parte hartu zuen Razielen itzulerarekin (1998) eta katalogoan parte hartu zuen azken aldia 2020an izan zen, Maria Elorzarekin batera zuzendutako ‘Quebrantos’ lanarekin.

Punto de Vista jaialdiko hautaketa batzordeko kidea izan zen. Halaber, The Balde arte eta kultura aldizkariaren zuzendaria, hainbat kultur proiektu eta erakusketen sortzaile eta komisarioa, eta irrati-fikzioen gidoilari eta zuzendaria izan da. Larrotxene, Dinamoa eta Elias Querejeta Zine Eskolako irakaslea, hainbat libururen egilea eta Farmazia Beltza argitaletxearen sortzailea ere da. Garabi Films etxean ekoizle lanak egiten ditu.

Info +

Generoa
Fikzioa
Iraupena
10:00
Hizkuntza
-
Jatorrizko formatua
35mm

Gidoilaria
Koldo Almandoz
Argazkigintza zuzendaria
Koldo Almandoz
Ekoizlea
MK FILMAK, Marian Fernández, NAPARTHEID, Iñigo Martínez
Musikagilea
Kashbad
Muntaketa
Koldo Almandoz, Martín Etxauri
Aktorea
Peru Almandoz, Iker Pernas, Ainara Gurrutxaga

2000 A dar ba kar 12:00 Fikzioa
2011 Mantis Estroboscópica 3:00 Fikzioa
2011 Trikuaren hiztegia 4:00 Fikzioa
2012 Msilale Wanawake 40:00 Dokumentala
2016 Sîpo Phantasma 1:09:00 Fikzioa
2018 Oreina 1:30:00 Fikzioa
2016 Narcisso 9:00 Fikzioa
Deskargak
Fitxa Irudiak

Urte bereko laburrak

DORTOKA UHARTEA

- -

Maru Solores

Fikzioa

2002

IKUSI

TOPEKA

- -

Asier Altuna

Fikzioa

2002

IKUSI
Hirugarrena B

TERCERO B

- Hirugarrena B -

Jose Mari Goenaga

Fikzioa

2002

IKUSI