DON MIGUEL
Eugenio, aizkora eskuetan duela, Don Miguelen botikan agertzen da, pletoriko. Azken honek paper batzuk sinatzea nahikoa da bankuakEugeniori eskatu duen dirua mailegatzeko. Baina, sinatu eta Eugenio pozik utzi beharrean, Don Miguelek tratu bat proposatzen dio.
Zuzendaria
Kote Camacho
Oiartzun, 1980. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, eta Madrilen eta Londresen lan egin ondoren, bere jaioterrira itzuli zen.
Marrazkilaria, errealizadorea eta, batez ere, animatzailea, gaztetatik artisau-teknikekin eta teknika digitalekin esperimentatzen du modu autodidaktikoan. Komikiak argitaratu zituen Napartheid-en eta storyboardak marraztu ditu Julio Medem, Juan Carlos Fresnadillo (28 Weeks Later, 2007) eta Juanjo Elordirentzat (Gartxot, 2011).
Errealizadore gisa, La gran carrera (2010) ikusizko eta narraziozko esperimentuarekin ezagutarazten da. Lan hau Kimuak-en hautatua eta EFA sarietarako izendatua da. Elkartea (2013) drama soziala Clermont-Ferranden hautatutako euskarazko lehen filma da. Don Miguel-ekin (2014) animazioaren eta bideoaren arteko teknika original bat estreinatzen du, etorkizuneko film luzeen proiektuetarako garatuko duena. Beste artista eta animatzaile batzuekin batera ere esperimentatu du Hauzkena Taldean, elkarlanean egindako Beti bezperako koplak (Kimuak 2016) eta Areka (Kimuak 2017) film laburretan. Bere animazioak Julio Medem (Caótica Ana, 2007), Lander Camarero (Nuestro Viejo y el Mar, 2017), Thomas Horat (Die Rückkehr der Wölfe, 2019), Oier Aranzabal (Margolaria, 2018) eta Ritxi Lizartza (Apaiz Kartzela, 2021) zinegileen filmetan ere integratzen dira. Txillardegiren Klika (2019), euskal kulturaren mugimendua piztu zuen hizkuntzalari garrantzitsuari buruzko dokumentala ere idatzi, ekoitzi eta zuzendu du.
Info +
- Generoa
- Iraupena
- 5:42
- Hizkuntza
- -
- Jatorrizko formatua
- Digital
- Gidoilaria
- Kote Camacho
- Argazkigintza zuzendaria
- Kote Camacho
- Ekoizlea
- Kote Camacho, ZASTA FILMS
- Zuzendari artistikoa
- Ekaitz Aguirre
- Soinua
- Iñigo Telletxea
- Musikagilea
- Richard Wagner
- Muntaketa
- Kote Camacho
- Animazioa
- Kote Camacho
- Efektu bereziak
- Kote Camacho
- Aktorea
- Joseba Apaolaza, Eriz Alberdi
2013 | Elkartea | 17:00 | Fikzioa |
2019 | Txillardegiren klika | 31:49 | Dokumentala |