Voice Over, Goyarako hautagai

Voice Over, Goyarako hautagai

2013-01-08

Martín Rosetek zuzendutako Voice Over Fikziozko Film Labur Onenaren Goya Sarirako finalista izendatu dute, Espainiako Zinema Arte eta Zientzien Akademiak prentsaurrekoan iragarri duenez.

Esteban Cresporen Aquel no era yo, Marina Sereseskyren La boda eta Natalia Mateoren Ojos que no ven izango dira bere lehiakideak otsailaren 17an ospatuko den galan.